amorante

by amorante

supported by
/
  • Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

     €5 EUR  or more

     

1.
2.
3.
4.
04:18
5.

about

Bost kantaz osatutako soinu postalak eratu ditut nere lehen lanak erakusteko. Soinu postal hauek Alaitz Alberdi eta Joseba Agirrezabalaga marraztu eta serigrafiatuak dira. Rafa Rodrigok origamiz eginiko sobre baten gordeak daude, eta sobre hau egiteko papera, Josune Galartzak sortua da. Amorantek lau artista hauen arteko elkarlana baliatzen du sarean egongo diren kantuak batzeko. Soinu postal hauek zuzeneko emanaldietan bakarrik lortu ahalko dira.

credits

released February 15, 2016

musika: iban urizar ondarza

musikariak: amorante, patxi zabaleta, naia membrillera, aitor nova, francesca romana di nicola, maite arroitajauregi, xabier erkizia, niño de elche

hitzak: harkaitz cano, bixenta mogel eta iban urizar
grabaketak: xabier erkizia eta iban urizar
soinu edizioa: xabier erkizia
ekoizpena: xabier erkizia eta iban urizar

kanta hauek leku ezberdinetan jaso dira: elgoibarko makina erremintaren museoa, elgoibarko musika bandaren lokaleko aldagelak, elgoibarko musika eskolako perkusio gela, san bartolome eliza, mursegoren kobazuloa, donostiako kalkutako teresaren lurrazpiko parkina eta berako mik estudioa.

mila esker zuri ta zuei

amorante
iban urizar ondarza 2016

booking: narvalebooking@gmail.com

tags

license

feeds

feeds for this album, this artist

about

amorante Elgoibar, Spain

Amoranteren atzean Iban Urizar musikaria dago.
bere musika herritik, errotik, eta erraietatik ateratzen da.

contact / help

Contact amorante

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: oroimenaren fruitu (ft. niño de elche)
Oroitzapen batzuk gordinak,
gordin eta egosi ezinak.
Helduegi bada, ez da askoz hobe.
Usteltzear dena, ez da askoz hobe.
Fruitu batzuk esku-eskura:
ez hartzea da zure ardura.
Beste batzuk adar altuenetan,
gora ta gora zoaz haietan.
Fruitu gabekoak badira:
adar antzuenetan distira.
Zuhaitzetik noiz eroriko zain,
oroimena...
lurrean dagoen fruitu bat
ustekabean topatua,
mailatuta dago bidean bertan
oroitzapenik gaiztoenetan.
Gertu...
nahi zenukeena urrunen,
bila joan gabe (da) hemen.
Deus ez da nahi duzunean etortzen,
ez duzu aise entzungo erortzen:
oroimena...
da fruitu bat
Track Name: dorre baten gordetakoak
gela baten gordeta
printzesaren dorrean
zaldun ahaztuak
gogoratzekuak
igelaren doinuak
lamiaren kantua
dragoiaren sugarra
inoiz amatatua
gordeta idazten doa
gordeta esnatu dira
Ipunaren harira
gogoratuko dira
nola zen sorgina
erratzaren gainean
Gordeta idazten doa
gordeta esnatu dira
Beste bat kontatuko
ta bitartean lo geldituko
Track Name: dogma (ft. mursego)
Bidean uzten dituzun galdera guztiak erantzunak dira
Borrokan jasotzen duzun eskuineko harek, azkar eta bare
Gurekin sentituko zera jaun eta jabe zerrailikan gabe
dortokak atzean uzten dituen erbiak motelenak dira
ihesi doazen koldar guztien izenak gogoratuenak
zergatik ezkutatzen dugu geure burua? hain gaude galduak
Track Name: oiloarena
Andra_alargunak zeukan Oilo arrautzalaria

lasto arteko altxor goizeroko oparia.
Egunoro jartze’ban hutsik gabe arrautzea
baina andrak gure’ban gehitxuago eskatzea.
Alarguna poztu zan pentsatu eta atoan
sekretua egola moko aurreko artoan.
Arrautzea eitte ́ban artoa goizean janda

bi eingo ebazala jaten birritten emanda.
Handik aurrera emon eutsozan ba bi janaldi
oiloari esanda emon bi arraultze handi!
Hala ero erorik gizendu ein zan oiloa
baina ez eban emon arraultze handi pilloa.
Lehen arrautza bakarra, alpertu eta baterez,
alargunak pentsa ́ban bat ez zan hain txarra berez.
Beti izan da egia hoba argi ibiltzea:
Gehiegi bilatzea ezer gabe gelditzea!
Track Name: otoi (mi padre)
Mi padre me llevaba a casa
los lobos aullaban al cielo
Mi padre me llevaba a casa
mi madre me llamaba al cielo